|
||||
Zer da kartek bat?Jada 1964, Frantziar Psikoanalisi Eskolan Lacanek Cartel, lan baliabide gisa proposatu zuen:
1980an Eskolaren desegitea n, Lacanek Freudiar Kausa jaurtikitzen du eta bere onerako Eskolaren funtziotik hartutako oinarrizko atala berrezartzen du, hau da, kartela honen gauzatzea zehaztuz: bere emaitza izango duen lana burutzeko, lau hautatzen dira, banakako emaitza, norbanakoarena. Zereginaren barne ondorioen zaintzaz eta bere lana bultzatzearen ardura duen plus-baten inguruan taldekatzen dira. Kartelaren iraupena urtebeteko izango da, bi asko jota, itsaste ondorioa ekiditeko. (Jacques Lacan. D’Écolage 1980ko martxoaren 11.
Elkar hautaketaz antolatutako lan talde txiki horri deritzogu kartela. Psikoanalisian ikerketa eta ikasketan interesa dutenentzat tresna eraginkor bat osatzen du kartelak. Psikoanalisian jakinduria eskuratzeko, ez dira nahikoa hainbatetan irakaspen magistraletan bilakatzen diren mintegi edo ikastaroak, non bertara doazen ikasleak partaide izan ordez, hartzaile soiletan bihurtzen diren. Psikoanalisiaren irakaskuntza ezin da subjektu batetik bestera helarazi, lanarekiko transferentzia baten bidez ez bada. Mintegiak, gure Goi Ikasketak barne, ez dute ezer oinarrituko, transferentzia honekiko ez ba dira (Ibid). Kartelak, jakintzaren ibilbidean subjektua kontutan hartzea ahalbidtzen du; berez ekidinezina den erreferentziazko testuen ikasketetatik haratago, elaborazioari esperientzia dimentsioa eskainiaz. Kartelak ez du bakarkako ikasketa eta bakoitzak testuekin izan beharreko lana alboratzen. Baina oparoa zianik, elaborazio bat ahalbidetzen du. Partaideen arteko harremanak, multzoa aberasten du eta psikoanalitiko testuen banakako irakurketan hain ugari diren bidegaltze eta nora ezak xahutzen laguntzen du. Nor izan daiteke kartel baten partaide?Psikoanalisia doakion edonork, hau haski izanik. Kartelak, psikoanalisian murgildu nahi duen edonorentzat dira, analista izan ala ez, Elkarte baten partaide izan hala ez, Psikoanalisi Eskola baten partaide izan ala ez. Kartelak psikoanalisira gerturatzen diren edonorentzat dira, denok ditugu garatu beharreko galderak, irakurketetatik sortutako galderak, pazienteengandikoak, gizarte bizitzatikoak. Nola antolatu kartel bat?Lauk, hiru edo bost ere izan daitezkeelarik, aztertu eta argitu nahi duten gai komun baten jakinguratik abiatuz, bakoitza bere galdera espezifikoak. Gai komun horrek emango dio kartelari izenburua.Plus-Bat hautatzen dute. Hau, edonor izan badaiteke ere, norbait behar du izan, besteekin lan egiteko gaitzat hartzen dena, kartelaren partaideen jakinguratik sortzen den lotura bultzatuz. Bilerak hasi ondoren, denen artean banda egingo duen gai komuna hautatuko da, eta bakoitzak axola zaion berariazko gaia zehaztuko du, temasubjektua, lana abian jartzeko. Lan honetatik ekoizkinen bat espero da, banakakoa, ez taldekoa. Urte betean zehar, bi gehienaz, bakoitza bere lanean murgiltzen da, eta maiztasunez egiten diren bileretan bere berri emango du, lanean jarraitzen laguntzen duten besteen galdera eta komentarioak jasoaz. Behin epea amaituta, kartela bukatu eta bere partaideak banatu egiten dira, norberak erabakitzen duen ondorioa eskainiaz bere emaitzari: Jardunaldi, Argitalpen, Topaketa… taldetik kanpo ere bideratu daitekeelarik. Egokia da lan hau komunitatera hedatzea, eta hartarako kartelaren INSKRIBAPEN AGIRIA bete daiteke, bertako Forora edo Eskolara, instantzia bakoitzeko kartelen arduradunaren bidez bideratuz. Kartelak inskribatu ahal daitezen bost errubriken bidez sailkapen bat antolatu da:
Era berdinean, kartelaren bukaeraren berri eman daiteke AMAIERAKO AGIRIA beteaz, non Plus-batek ibilbidearen berri eman ahal izango du. Eskolak, azaldu nahi diren kartel eta hedatu nahi diren ekoizkin guztien berri jasoko du. Eskolak, lan transferentzia elikatu eta suspertzeko, kartelen arteko harreman eta elkartrukatze guztien ahaleginak erraztuko ditu. Pertsona interesatuak kartel arduradunarekin harremanetan jarri (Teresa Velasco> MAIL) EHFP/FPPVan kartel aitortuakIzenburua: ¿Qué es una clínica psicoanalítica? Sortua: 2024ko ekainaren 7an Bernard Nominé (+1): Clínica de la posición del analista caso por caso respecto a la configuración borromea. Josefina García de Eulate: ¿Cómo sabe el analista de que objeto hace semblante? Eli Irureta: El manejo de la transferencia. Adolescentes Tania Navarro: ¿Qué es clínica psicoanalítica infantil en una institución? María Jesús Zabalo: Entrada en supervisión en la escuela lacaniana. |
Kartela (EPFCL)admin2024-12-05T16:50:07+01:00