KontaKtua
Mintegi teorikoa>
Kasu kliniKoak
Erien aurkezpena
Klinikarako sarrera
Konexioak
Irakurketa Mahaia



deskarga

201
7-2018 ikastaro osoa

Jakinmina - FCCL

 1 - MINTEGI TEORIKOA (2017-2018)

                      PSICOANALISIAREN ETIKA VII MINTEGIA JACQUES LACAN

(Lacan, J. (1959-60). Libro 7. La ética del psicoanálisis El seminario de Jacques Lacan. Barcelona: Paidós.)


Iruzkingile guztiak bat datoz Mintegi honen garrantzia azpimarratzerakoan,
ez bakarrik lehen aldiz sistematikoki Etika kontzeptuaz jarduten delako, baizik eta bere irakaskuntzan oinarrizko kontzeptu batez, Gozamenaz, arduratzen delako.

Ordura arte, irudimenezkoa (imaginarioa) eta sinbolikoa, subjektua eta nia (moi) banatzen saiatu zen, oinarrizkoa den beste kontzeptu nagusi bat zehazteaz gain: desira, Bestearen Desira bezala. VI Mintegian, gai hori jorratu zuen, Desira eta bere interpretazioa.

Freud bera hil ondoren argitaratu zen Neurologoentzako psikologia
baten egitasmoa, lana berrirakurriz, Lacanek Das Ding, “Gauza” kontzeptua
azalarazten du. Sinbolikoan sartzen ez den hori, baina hala ere presente dagoena; sinbolikoarengatik metaforizatua, mortifi katua izan ez dena. Lacanek, gozamena deituko
dio.

Gozamen hau ez dago ez irudimenezkoan, ez eta sinbolikoan kokatuta.
Aldiz, Lacanek errealean kokatzen du. Etika, hain zuzen Lacanek ulertzen duen moduan, subjektu bakoitzak gozamenaren, errealaren aurrean, antolatzen duen erantzuna da. Errealaren aurrean erantzuna.


Zehaztasunezko Ibilbide bati ematen dio hasera Lacanek bulkada, sublimazioa, transgresioa, gorte-maitasun, bezalako idei eta proposamenetatik, Freudi hain eskandalagarria iruditu zitzaion, eta Ondoeza kulturan lanean zehaztu zuen: “lagun hurkoa zure burua bezala maitatuko duzu” kristau arauan burutu arte. Eta bide horretan Lacanek beste kontzeptu berri batetara eramango gaitu: Norberaren desiran amore ematea; eta hala dio: “Errudun egin gaitzaken bakarra, norberaren desiran etsitzea da”.

Horrela desira eta etika elkar lotzen ditu, eta hala analistaren desira zehazten joango da, ordutik aurrera analistaren etikarekin uztartuaz. Ez dagoela etika gabeko klinikarik baieztatu arte. Hauek dira mintegi hau landuko duten dozenteen ekarpenekin lantzeko asmoa dugun puntuetako batzuk.

Lakaniar Alorreko Formazio Klinikoen Jardunaldi bateratua

XVIII. Jardunaldi bateratua Donostian burutuko da 2018ko maiatzean. Izenburua, erabat zehaztu gabe, "Subjetua eta Errealaren" inguruan izango da gaia.

Bertan, ondorengo Kolegio Klinikoek hartuko dute parte: ACCEP Associació Catalana per a la Clínica i l’Ensenyament de la Psicoanàlisi, Galiziako Elkarte Psikoanalitikoa Santiago/ Vigo Foroa, Associació de Clínica Psicoanalítica de Tarragona (ACPT), Madrilgo Kolegio Psikoanalitikoa, Collegi de Clínica Psicoanalítica de Valencia, Lacaniar Alorreko Formazio Klinikoak/Asturiasko Foro Psikoanalitikoa, Jakinmina Lacaniar Alorreko Formazio Klinikoak Euskal Herrian, Seminari de Psicoanàlisi de Tarragona.

Jardunaldirako inskribapenak salneurri murrizketa izango du Formazio Klinikoko ikasle eta irakasleentzat.

Mintegi hau, Kasu Klinikoen Aurkezpenarekin batera egiten da

 

  egutegia    Mintegi teorikoa eta kasu klinikoak:

Lekua: San Sebastián Hoteleko Eguzki Aretoa. Zumalakarregi etor bidea 20. Donostia
Ordutegia: 10etatik 14etara

2017ko urriak 7

Bernard Nominé.. Psikanalista Paben.
Sarrera orokorra eta I, II eta III kapituluak.
Kasu klinikoaren aurkezle: Liliana Rocca.
Koordinatzaile: Mikel Plazaola.
Lekua: San Sebastián Hoteleko Eguzki aretoa. Zumalakarregi etorbidea, 20 Donostia.
Ordutegia: 10etatik 14etara.

 

2017ko azaroak 11

Andrés Múgica. Psikanalista Bilbon.
IV, V eta VI.kapituluak
Kasu klinikoaren aurkezle: Mª Jesús Zabalo.
Koordinatzaile: Bittori Bravo.
Lekua: San Sebastián Hoteleko Eguzki aretoa. Zumalakarregi etorbidea, 20 Donostia.
Ordutegia: 10etatik 14etara.

 

2017ko abenduak 16

Juan del Pozo. Psikanalista Donostian.
VII, VIII eta IX.kapituluak
kasu klinikoaren aurkezle: Josune Aréjula.
koordinatzaile: Tereko Velasco.
Lekua: San Sebastián Hoteleko Eguzki aretoa. Zumalakarregi etorbidea, 20 Donostia.
Ordutegia: 10etatik 14etara.

 

2018ko urtarrilak 13

Xabier Oñativia. Psikanalista Donostian.
X, XI eta XII.kapituluak
Kasu klinikoaren aurkezle: Arkaitz Irazabal.
Koordinatzaile: Maite Aguirre.
Lekua: San Sebastián Hoteleko Eguzki aretoa. Zumalakarregi etorbidea, 20 Donostia.
Ordutegia: 10etatik 14etara.


2018ko otsailak 17

Carmen Gallano. Psikanalista Madrilen.
XIII, XIV eta XV. kapituluak
Kasu klinikoaren aurkezle: Vanessa Rodríguez.
Koordinatzaile: Mª Jesús Zabalo.
Lekua: San Sebastián Hoteleko Eguzki aretoa. Zumalakarregi etorbidea, 20 Donostia.
Ordutegia: 10etatik 14etara.

 

2018ko martxoak 24

Rithée Cevasco. Psikanalista Parísen eta Bartzelonan.
XVI, XVII eta XVIII.kapituluak
Kasu klinikoaren aurkezle: Tereko Zaballa.
Koordinatzaile: Juan del Pozo.
Lekua: San Sebastián Hoteleko Eguzki aretoa. Zumalakarregi etorbidea, 20 Donostia.
Ordutegia: 10etatik 14etara.

 

2018ko apirilak 21

Carmen Lafuente. Psikanalista Bartzelonan.
XIX, XX eta XXI. kapituluak
Kasu klinikoaren aurkezle: Asensio Arteagoitia.
Koordinatzaile: Tereko Zaballa.
Lekua: San Sebastián Hoteleko Eguzki aretoa. Zumalakarregi etorbidea, 20 Donostia.
Ordutegia: 10etatik 14etara.

 

2018ko maiatzak 12

Luis Izcovich. Psikanalista Parisen.
XXII, XXIII eta XXXIV. kapituluak eta itxiera.
Kasu klinikoaren aurkezle: Pablo Gallastegi.
Koordinatzaile: Xabier Oñativia.
Lekua: San Sebastián Hoteleko Eguzki aretoa. Zumalakarregi etorbidea, 20 Donostia.
Ordutegia: 10etatik 14etara.

 

deskarga > inskribapen fitxa

JAKINMINA. NIF: G 20712378 / Eusko Lege Biltzarrak 1988ko otsailaren 12an onartutako 3/1988 legearen baitan. AS/ G/08720/2000 zenbakiaz inskribatutako elkartea.