KontaKtua
Mintegi teorikoa
Kasu klinicoak
Erien aurkezpena>
Klinikarako sarrera
Konexioak
Irakurketa Mahaia


deskarga

201
7-2018 ikastaro osoa
Jakinmina - FCCL

 3 - ERIEN AURKEZPENA (2017-2018)


Psikoanalistek eginiko aurkezpen klinikoen praktika nagusiki Laca-nengandik jaso dugu. Ospitale Psikiatrikoetako aurkezpen klinikoak aspaldikoak dira, baina Lacanen iritziz, bera psikoanalista izanik, garbi da aurkezpen hauek gehien bat psikoanalistei zuzenduak behar dutela izan. Ez ordea psikiatrei hala diren neurrian, psikoanalistei baizik.

Nire ustez horren arrazoia, eta zentzuzkoa iruditzen zait, honako hau da: psikoanalistek subjektu guztiengandik ikasi behar izatea. Ez soilik neurotikoengandik, hauek baitira maizen kontsultara jotzen dutenak; baita psikotikoengandik, nahiz eta hauek kontsulta pribatuetara gutxiagotan iritsi.

Psikoanalista egitura kliniko guztietatik ikasi beharrean dago, kokapen subjektibo guztietatik eta psikotikoek jasaten dituzten fenomeno guztietatik, azken finean subjektu psikotiko batetaz esan dezakegun gauzarik xumeena, beste edozein subjektu bezalakoa dela hasteko, subjektu hiztun den neurrian, baina sarritan fenomeno nahiko bereziak pairatzen dituen subjektu bat dela, hauetatik asko ikasi dezakegularik.

Publiko zabal baten aurrean aurkeztutako gaixo batekin “elkarrizketa” mantentzea arazotsua suerta daiteke agian. Lacanek izendatzen zuen gaixoen kokapen subjektiboak errespetatzen duen elkarrizketaz ari gara eta elkarrizketa horren garrantzia azpimarratu nahi dut, zeren eta elkarrizketa ez bada, zer da?. Behaketa besterik ez da, zoologian bezala, beste gisan hartu norbait eta behatu.

Eztabaida eta elkarrizketarako egokienetakoa ez den testuinguru batetan elkarrizketa mantentzea erien aurkezpenaren zailtasunetariko bat dela uste dut. Eta, agian, zenbaitetan elkarrizketa mantentzea baliagarria izan daiteke gaixoarentzat edo eta baliagarria izan daiteke era berean gaixo hau zaintzen duten pertsonentzat, harekin lan egiten dutenentzat. Hau guztia noski, kasu bakoitzaren arabera.

Colette Soler
Zamudio, 99-06-18

 

 Erien aurkezpenen egutegia

Lekua: Donostiako San Juan de Dios Ospitalean.
Ordua: Ostiraletan 18etatik 20tara
Tereko Zaballa koordinatzailea

2017eko urriak 6.
Bernard Nominé.

2017eko azaroak 10.
Andrés Múgica.

2017eko abenduak 15.
Juan del Pozo.

2018ko urtarrilak 12.
Xabier Oñativia

2018ko otsailak 16.
Carmen Gallano

2018ko martxoak 23.
Rithée Cevasco.

2018ko apirilak 20.
Ez da erien aurkezpenik egingo. Ordez, Eskola Gunea izango da non Carmen Lafuentek bere pasearen testigantza aukeztuko duen.

2018ko maiatzak 11.
Luis Izcovich.

deskarga > inskribapen fitxa

JAKINMINA. NIF: G 20712378 / Eusko Lege Biltzarrak 1988ko otsailaren 12an onartutako 3/1988 legearen baitan. AS/ G/08720/2000 zenbakiaz inskribatutako elkartea.