KontaKtua
Mintegi teorikoa
Kasu kliniKoak
Erien aurkezpena
Klinikarako sarrera >
Konexioak
Irakurketa Mahaia


deskarga

20
18-2019 ikastaro osoa
Jakinmina - FCCL

 4 - KLINIKA PSIKOANALITIKORAKO
       SARRERA-IKASTAROA (2018-2019)

 

Freudek “Ilusio baten etorkizuna”(1927) argitaratu eta bi urtera “Gaizkizatea kulturan”(1929-30) testua idatzi zuen, eta hau izango da, erreferentzi gisa, aurten erabiliko duguna. “Ilusio baten etorkizuna” Freudek subjektuarengan darraien inkontzientearen egiaren, hau beti deserosoa, apustua egiten du, erlijioaren kontsolamendua, arbuiatuz, beti ere gizakia ezagutzaren bidetik aldentzen duelako. Bi urte ondoren Gaizkizatea kulturan idatzian, gizartea eta bertan murgilduta dagoen gizakiaren arteko dialektikan sakontzen jarduten du kultura bera gizabanakoan integratueta beraien arteko elkarreragina erregulatzen duen modua izanik.

Kapituluz kapitulu, psikoanalisiaren zenbait gai berrikusiko ditugu. Sentipen erlijiosoen oinarrian dagoen haurtzaroko babesgabetasunagatik aitatiar babesa bilatzeko beharra adibidez . Izaki hiztunak, bizitzari zentzua aurkitzeko jatorrizko babesgabetasunaren aurrean zoriontasun esperantza baten beharra du. Naturaren mehatxuetatik, gorputzaren osasun hauskortasunetik, gizakien arteko gatazketatik ere defendatu beharra duelako. Giza psikismoa zuzentzen duen plazeraren hastapenari jarraitu ahal izateko, besteen beharra du, nahiz askitza aurkitzeko, nahiz esperientzi atsekabeak gutxitu edo ekiditeko.

Baina kultura eta teknologi aurrerapenen onurak eskuratu arren, gaizkizatea
konstante bat bezala azaltzen da, hainbatetan gizakia eusten den kulturaren
kontra azaltzen den gaizkizatea. Kulturak sozialki integratuak dauden gizabanakoen askitza arautu eta murriztu egiten du. Gaur egun eta Lacanen hitzetan, signifikantearen ondorio zibilizatzaile honi diskurtsoa deituko genioke. Freud, ordea, gizateriaren garapen berberaren kontra bilakatzen den gaizki-izate honen iturburuagatik dago kezkatua. Testu hau, Freuden bulkaden teoriaren berrikuspen bat ere bada. Freud bere ikerketan aurreiritzi erlijiotsu edo idealistatik at azaltzen zaigu. Ez du gizakiaren ongian sinesten. Gizakia bere bulkadekin moldatu beharrean dago, plazeraren hastapenaren bidean lagunduko duen kolektibo baten partaide izan nahi badu. Kulturak, garapen zibilizatzaileak, kontutan hartu behar du ere gizakia ez dela naturaz hain aingerutxo eta ezinezko zaiola bulkada guztiak ezabatzea, hauen itzuleraren arriskurik gabe. Sintoma gisa itzulera, erreprimitzen dena sexuala, libidinala, denean; edo itzulera erruduntasun gisa, erreprimitua bulkada suntsitzailea denean, hau da, heriotza bulkada.

Zibilizazioaren ondorioa, kontzientzia moralaren barneratzea da, hau da, super-nia. Erruduntasun sentipen inkontzientearen jatorriaren instantzia. Bere adierazpenak sintomaren sufrimenduaren iraupenean, zigorraren beharrean eta gaizkiaren bilatze inkontzientean, azaltzen direlarik.

Testu etiko bat da baina ez morala. Gizabanako bakoitzak banaka erantzunak aurkitu beharreko arazoak aurkezten ditu, baina ez moral unibertsal baten araurik. Eremu etiko bat proposatzen du. Erosen batzerako joera -subjektuak elkartu, libidinalki lotzen dituena- batetik, eta subjektuarentzat beti Anake – Erosek ezabatu ezin duen, itzultzeari etsitzen ez duen behar erreala- denaren arteko eremu etikoa. Nahiago izango ahal du subjektuak bere burua engainatzea, lortu ezinezko idealetara lotzea? Nahiago ote du bizitza erlijiosoa? Baina honek, nahiz garaian kolektiboki naiz indibidualki, erruduntasun inkontzientea bultzatzaile gogorregi gisa inokulatzen duela ohartarazten du Freudek.

Zein irtenbide binomio honetarako, Freudek kultura eta erruduntasuna, edo eratorri normalizatuagoan gure garaira aita eta erruduntasuna gisa iritsi den binomio horrentzat? Freudek dionez erruduntasun sentipena kulturatik “banaezina” bada, psikoanalisiak eskaini beharreko erantzunak, berberera ez itzultzearen erantzunak, hau da aitaren erlijio berri batera itzulerak, eskaini beharko ditu. Testu hau arretaz irakurtzen ahaleginduko gera. Aldiberean, interesgune diren ataletan, beste zenbait testuak: Neurologoentzako psikologia
baten egitasmoa, Ametsen interpretazioa, Gertatu psikikoen bi hastapenei buruzko adierazpena.

Lana testu hauen inguruan egingo da:

Freud, S. (1895e[1950]). Proyecto de una psicología para neurólogos. Sigmund Freud. Obras completas. Madrid, Biblioteca
Nueva,1972. I: 209-275. (Se trabajará la 1ª parte: pp. 209-247).
En la edición de Amorrortu: Tomo I pp: 339-390.

Freud, S. (1900). La interpretación de los sueños. Sigmund Freud.
Obras completas. Madrid, Biblioteca Nueva [1972]. II: 343-754. (VI La elaboración onírica pp. 516-626; Psicología de los procesos oníricos pp. 644-720). En la edición de Amorrortu: Tomo I pp: 543-565.

Freud, S. (1911). Los dos principios del funcionamiento mental. Sigmund Freud. Obras Completas. Madrid, Biblioteca Nueva,[1972]. Vol.V, pp 1638-1642. En la edición de Amorrortu: Tomo XII pp 223 - 233.

Freud, S. (1930). El malestar en la cultura. Sigmund Freud. Obras Completas. Madrid, Biblioteca Nueva,[1972]. Tomo VIII pp 3017 - 3067. En la edición de Amorrortu: Tomo XXI pp 57 - 141.

Freud, S (1896). La carta 52. Sigmund Freud. Obras Completas. Madrid, Biblioteca Nueva,[1972]. Tomo IX pp 3551- 3556.

 egutegia 

Non: Euskal Herriko Foro Psikoanalitikoaren egoitzan. Okendo kalea 5, 2. C. Donostia
Noiz: Asteazkenetan 20:00etatik 21:30etara
Maria Jesús Zabalo, Mikel Plazaola, Josune Aréjula koordinatzaileak.

Gaiak adieraziko dituzte: Juan del Pozo, Bittori Bravo, Josune Aréjula, Mikel Plazaola, Teresa Velasco, Arkaitz Irazabal, Aitor Guisasola, eta ikastaroko ikasleek.

 

           2018

                        urriak 24
                        azaroak 7, 21
                        abenduak 19

2019

              urtarrillak 9, 23
              otsailak 6, 20
              martxoak 6, 20
              apirilak 3
              maiatzak 8

 

deskarga > inskribapen fitxa

JAKINMINA. NIF: G 20712378 / Eusko Lege Biltzarrak 1988ko otsailaren 12an onartutako 3/1988 legearen baitan. AS/ G/08720/2000 zenbakiaz inskribatutako elkartea.