KontaKtua
FORMAZIOA>
Mintegi teorikoa
Kasu kliniKoak
Erien aurkezpena
Klinikarako sarrera
Konexioak
Irakurketa Mahaia


deskarga

201
7-2018 ikastaro osoa
Jakinmina - FCCL

 FORMAZIOA (2017-2018)


Lacaniar alorreko formazio klinikoak Euskal Herrian (LAFK) eskakizunekiko anitzak eta egokituak dauden esparruak dira. “Jakinnahi” batetan kokaturik daudenei zuzendua izatea da, gure ustetan, ardatz nagusia.

LAFK beraz, psikoanalisian interesaturik dagoen edonorentzako irakaskuntza esparru ireki bat da. Bere baitan egiten den jarduerak psikoanalisian, urtez urte, prestakuntza sendo eta jarrai bat gure esparruan, Freud eta Lacan hain zuzenere, egitea baimentzen du.

Honez gain Jakinminak, Zamudioko eta Donostiako San Juan de Dios Ospitale Psikiatrikoekin dituen hitzarmenek, klinikarako hain oinarrizkoa den Erien Aurkezpena ahalbidetzen dute, non analistek, kontsulta pribatuetara hain maiz gerturatzen ez diren patología sakonak aurrez aurre ikus ditzaketen.

Bere xedean egiten diren kasu klinikoen azalpen eta erien aurkezpenetara azaldu ahal izateak, gure egungo ondoezen eta sintomen ulerkuntza, abiapuntu kliniko batetik egiteko aukera zehatza eskaintzen dute.

Bere etikara iritsiaz, hau da, ondoren interpretatuko duen psikoanalista batengandik pazientea entzuna izatera, psikoanalisiaz galdekatuak izango dira sintoma eta ondoeza hauek.

2015-2016 ikasturteko aktibitateak, psikoanalisiak gure gizarte eta garaiaren ondoezei ematen dien erantzunetan interesaturik dagoen edonori zuzenduak daude, psikoanalista, psikologo, psikiatra, Osasun mentalean diharduten langileei, mediku, ikasle, filosofo eta orokorki, edozein jakintza arlotik, gaur egungo gizartearen adierazgarri diren aurrerakuntza zientifikoek, subjektuarengan duten eraginaren aurrean, psikoanalisiaren eskaintzan interesaturik dagoen edonorentzako.

Ez da beste jarduerarik, subjektua, bere eskaria adierazterakoan egi sintomatikoa adierazten duena bezala harturik, beregan hunkitzen duen inkontzientearen zergatira zuzenduko duenik.

Lakaniar Alorreko Formazio Klinikoak Euskal Herrian, 1998an hasi zenetik, jarraian, hamazazpigarren kurtsoari ekingo dio 2016-2017 ikasturtean, bertan sei modulu proposatzen direlarik:

Hurrengo ikasturte honetarako sei modulu aurrez ikusi dira:

1. MINTEGI TEORIKOA >> iNFORMAZIO GEHIAGO...

2. KASU KLINIKOEN AZALPENA>> iNFORMAZIO GEHIAGO...

3. ERIEN
AURKEZPENA>> iNFORMAZIO GEHIAGO...

4. KLINIKA PSIKOANALITIKORAKO SARRERA-IKASTAROA
>> iNFORMAZIO GEHIAGO...

5. LACANIAR ALORREKO LOTURAK >> iNFORMAZIO GEHIAGO...

6. IRAKURKETA MAHAIA>> iNFORMAZIO GEHIAGO...

EGUTEGIA>>

 

Informazioa
Mikel Plazaola/ tel > 943 431637 / email > mplazaola@jet.es
Juan del Pozo/ tel > 636 139811 / email >juanpozo@arrakis.es
Xabier Oñativia/ tel > 943 468543 / email >fxonat@gmail.com

deskarga > inskribapen fitxa

 
JAKINMINA. NIF: G 20712378 / Eusko Lege Biltzarrak 1988ko otsailaren 12an onartutako 3/1988 legearen baitan. AS/ G/08720/2000 zenbakiaz inskribatutako elkartea.